GU ERE KONPOSTAREN ALDE!
SARRERA
Kaixo ikasleok!!!!
Unitatetxo honetan konpostari buruz hitz egingo dugu. Lehen zatian, konposta
zer den ikusiko dugu, nola egiten den eta zergatik den beharrezkoa. Ondoren,
behin konposta onuragarria dela ulertuta, udalari bosgarren edukiontzia
eskatuko diogu.
Baina, egin dezagun bidea pausuz pausu, astiro. Hona jarduerak:
1.
JARDUERA
Irakur itzazu
galderak bi aldiz eta gogoan hartu. Ondoren, galderak begi bistan ez dituzula,
irratsaio laburra entzungo duzu, behin bakarrik. Entzun eta gero, egin aukera
zuzena (koadernoan). Bigarrenez entzunda, zuzendu zure erantzunak.
Hona galderak:
1-Urteko
zein garaitakoa da grabaketa?
a)
Gabonen ostekoa
b)
Udaldikoa
c) Aste Santukoa
2-Zein bi bide hartuko dute gure zaborrek?
a)
Dena berrerabiliko dugu eta ondoren
saldu.
b)
Zati bat erraustegian erreko dugu
eta beste zati bat konpost bihurtu.
c)
Zabortegietan ustelduko dira edo
erraustegian erreko ditugu.
3-Zenbat
kilo zarama sortu dugu pertsonako?
a)
350 kilo
b)
50 kilo
c)
500 kilo
4-Zarama
edo zabor horretatik, zenbat da gai organikoa?
a)
Herena
b)
Laurdena
c)
Ia erdia
5-Hizlariak
zenbat urtetan kenduko dizkio gizarteari 4.000 kilo zabor?
a) Hamabost urtetan
b)
Hogei urtetan
c)
Zazpi urtetan
6-Zer
egingo luke zabor horrekin guztiarekin?
a)
Zuloak betetzeko erabili.
b)
Zabor-biltzaileei saldu.
c)
Konposta
7-Zer egin daiteke gero konpostarekin?
a)
Baratze, lorategi eta basoetan
ongarri lanak egingo ditu.
b)
Animalientzako jaki ezin gozoagoa
izango da.
c)
Loradendei salduko zaie.
2.
JARDUERA
Baina, zer da
konposta? Eta garrantzitsuago, zer konposta daiteke?
Ez larritu, ez
duzu eta dena buruz ikasi behar. Hori bai, gogoan hartu hurrengoa: konposta
ONGARRIA da; on egiten duen gaia, beraz.
2.2
Zer konposta daitekeen jakiteko, irakurri ondoren duzun artikulu zatia eta bete
taula (koadernoan).
Artikulu zatia:
Lorategiko
konpostagailuan zein zizare bidezko vermikonpostagailuan, konposta egitea oso
erraza da, baina bi gauza zaindu behar dira kalitateko humusa lortzeko, usain
txarrik ez izateko eta nahi ez dugun animaliarik ez erakartzeko: Konpostara zer
bota ondo bereizi behar da, eta astean behin edo bitan egoki nahasi.
KONPOSTATZEN
DA
- Fruta
eta barazki hondar gordin, egosi eta erreak.
- Kafe kondarrak eta iragazkiak, eta tea eta infusio poltsatxoak.
- Arrautzen kartoizko kaxak, sukaldeko eta komuneko paperaren kartoi tutua, sukaldeko papera, paperezko ezpain-zapiak...
- Ogia
- Arrautza oskolak —denbora asko behar dute, eta txiki-txiki eginda botatzea hobe—.
- Egositako arroza eta pasta.
- Lorategi eta baratzeko hondarrak —lorategiko konpostagailuak konpostatzen ditu, baina zizareek ez dituzte jaten, hortzarik ez dutenez, gogorregiak baitira irensteko—: hosto, lore eta landare berde edo lehorrak; belarra; kimaketa-hondar txikituak; egur naturalaren errautsak edo zerrautsak; uzta-hondarrak; fruta eroria; lastoa...
- Kafe kondarrak eta iragazkiak, eta tea eta infusio poltsatxoak.
- Arrautzen kartoizko kaxak, sukaldeko eta komuneko paperaren kartoi tutua, sukaldeko papera, paperezko ezpain-zapiak...
- Ogia
- Arrautza oskolak —denbora asko behar dute, eta txiki-txiki eginda botatzea hobe—.
- Egositako arroza eta pasta.
- Lorategi eta baratzeko hondarrak —lorategiko konpostagailuak konpostatzen ditu, baina zizareek ez dituzte jaten, hortzarik ez dutenez, gogorregiak baitira irensteko—: hosto, lore eta landare berde edo lehorrak; belarra; kimaketa-hondar txikituak; egur naturalaren errautsak edo zerrautsak; uzta-hondarrak; fruta eroria; lastoa...
EZ DA
KONPOSTATZEN
- Olioa
eta frijitutako edozein gai: konpostagailuaren barruan geruza iragazgaitza
egiten baitu eta honek zailtzen du deskonposatzen ari den materia organikoan
oxigenoa hedatzea.
- Haragia, arraina eta hezurrak: Deskonposatzen denbora asko behar dutenez, usaina botatzen dute, eta inguruko anmaliak erakarri.
- Gorotza: izaki horren elementu toxikoak —bakunak, botikak, gaixotasunak...— konpostarekin zabalduko baitira.
- Landare gaixotuak eta belar txarrak. Zenbait belar txarren haziak konpostarekin zabaldu daitezke. Beraz, belar txarrak konpostagailura bota daitezke, baina haziak izan baino lehen.
- Tratamendu toxikoa izan duten hondakinak: koloretan inprimatutako papera, egur tratatuak...
- Haragia, arraina eta hezurrak: Deskonposatzen denbora asko behar dutenez, usaina botatzen dute, eta inguruko anmaliak erakarri.
- Gorotza: izaki horren elementu toxikoak —bakunak, botikak, gaixotasunak...— konpostarekin zabalduko baitira.
- Landare gaixotuak eta belar txarrak. Zenbait belar txarren haziak konpostarekin zabaldu daitezke. Beraz, belar txarrak konpostagailura bota daitezke, baina haziak izan baino lehen.
- Tratamendu toxikoa izan duten hondakinak: koloretan inprimatutako papera, egur tratatuak...
Galderak:
KONPOSTATZEN
DA?
|
BAI
|
EZ
|
|
1
|
Fruta eta barazki hondarrak
|
||
2
|
Egur tratatuak
|
||
3
|
Hezurrak
|
||
4
|
Kafe kondarrak
|
||
5
|
Te eta infusio poltsatxoak
|
||
6
|
Arrautza oskolak
|
||
7
|
Olioa eta frijitutako edozein gai
|
||
8
|
Gorotza
|
||
9
|
Sukaldeko papera
|
||
10
|
Egositako arroza eta pasta
|
||
11
|
Koloretan inprimatutako papera
|
||
12
|
Paperezko ezpain zapiak
|
||
13
|
Tratamendu toxikoa izan duten hondakinak
|
||
14
|
Lorategi eta baratzeko hondarrak: hosto, lore, belar,
zerrautsa, fruta...
|
||
15
|
Arraina
|
||
16
|
Arrautzen kartoizko kaxak
|
||
17
|
Haragia
|
||
18
|
Landare gaixotuak eta belar txarrak
|
||
19
|
Kafe iragazkiak
|
||
20
|
Ogia
|
||
21
|
Sukaldeko eta komuneko paperaren kartoi tutua
|
3.
JARDUERA
Binaka jarriko gara
orain; A ikaslea eta B ikaslea. A ikasleak bideotxo bat ikusiko du, eta B
ikasleak albistetxoa irakurri. Jarraian, elkarri azalduko diozue ikusi edo
irakurritakoa.
Albistetxoa hemen irakurri ahal izango duzu.
4.
JARDUERA.
GU ERE KONPOSLARI!!!!
Ikastetxean ere ari gara bai. Ikusi bestela:
Baina, herrian zer? Ba al da Arrigorriagan konpostatzeko aukerarik?
Egia esan, ez. Orain dugun lana, alkateari gutuna idaztea da, herrian bosgarren
edukiontzia izan dezagun. Bosgarren edukiontzia udalerri askotan dute jadanik;
bertan, etxeetako hondakin organikoak botatzen ditugu, haiekin konposta egin
dezaten.
Gainera, gutuna egiteko baliagarria izan daitekeelakoan, hona hemen
Iñaki Petxarromanek emandako zenbait datu:
“Ikusi dugun bezala, etxeetako hondakin
organikoari bi irtenbide ematen dizkiogu gaur egun:
-Batzuetan
zabortegira botatzen dugu. Han, materia organikoa gainerako hondakinekin
nahastean, prozesu kimiko azkar bat hasten da, zeinaren bidez metanoa eta beste
gai kutsatzaile batzuk isurtzen diren. Honekin batera, lixibatuak sortzen dira,
ura nahasten denean usteltzen hasitako hondakin solidoekin. Nahasketa hori oso
arriskutsua da, erreketara eta ibaietara iristen delako kutsadura.
-Gehienetan, Arrigorragaren
kasuan bai behintzat, errauste plantara eramaten dugu, Zabalgarbira. Han dena
batera erretzen da, eta erretzearen ondorioz dioxinak, furanoak eta metal
astunak askatzen dira atmosferara, eta, berez, substantzia horiek guztiak
minbizia eragile, mutageno eta erreprotoxikoak dira.”
Iñaki
Petxarroman; Su haietatik ke hauek
Garbi dago, beraz,
bosgarren edukiontzia interesgarria dela. Idatz diezaiogun gutuna alkateari
hura eskatzeko. Baina,
nola idatzi gutun formala? Hemen duzu eredu bat. Aurki itzazu idazki honetan
atal hauek:
Lekua eta data / hasierako agurra / amaierako agurra / sinadura /
igorlearen datuak / gorputza: arazoa / gorputza: arrazoiak / gorputza: eskaera
/ norberaren aurkezpena / gutunaren helburua / oharra
Galdakaon, 2013ko otsailaren 17an
Alkate jauna:
Igor Okeluri dut izena, 14 urteko gaztea naiz eta Galdakaoko Bengoetxe
auzoan bizi naiz arreba eta gurasoekin batera. Zuregana jotzen dut eskari bat
egiteko. Izan ere, jakin berri dugu gure auzoan polikiroldegia eraikitzeko asmorik
ez duzuela.
Aspaldiko arazoa da kiroldegiarena. Bengoetxe auzoa erdigunetik nahiko
urrun dago, eta Galdakaoko kiroldegia aparte samar dago. Gainera, bertara
joateko autobus gutxi ditugu, egunean lau, hain zuzen. Azken urteotan, auzoko
bizilagunen kopuruak gora egin du, gazteenak batez ere; eta jakin badakigu
gazteen artean kirola egiteko zaletasun handia dagoela.
Horrez gain, jakina da kirolak onura asko dakartzala: osasunerako ona
da; gazteen aisialdirako aukera paregabea; helduentzat ere, sasoian mantentzeko
biderik egokiena da; eta, gainera, haurrek inguruan kirola ikusten badute,
bihar-etzi haiek ere errazago hasiko dira ariketa motaren bat egiten.
Eta, gainera, badakigu jakin diru arazorik ez dagoela; udaleko
diruzainak hala esan digu.
Garbi dago, beraz, kiroldegia egin daitekeela eta arrazoi nahiko
badagoela lanari ekin diezaiogun.
Zure esku dagoen guztia egitea espero dut. Aldez aurretik eskerrak
emanez, zure erantzunaren zain egongo naiz.
Besterik gabe, agur.
IZP.:
Oharra: Eranskinean, Bengoetxe auzoko hirurogeita hamar
biztanleren sinadurak eta NAN zenbakiak dituzu. Horiek guztiek bat egin dute
neure eskariarekin.
Orain bai,
ereduari jarraituz, idatz iezaiozu gutuna Arrigorriagako alkateari.
GURE GUTUNAK!!!!
ALKATEAREKIN!!!!
Gure gutunak hartu, eta
alkateari eman dizkiogu. Abegitsu hartu gintuen bere bulegoan; begiratu
argazkia: